XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INFANTEA (Mariari): Maria! Kapitainak itzultzeko eta Napolesen babes bat bilatzeko baimena galdegiten du.

Bere ustetan, zuhurrena litzateke.

MARIA: Ez! Karlos infante! Zuhurtzia ez da guretzat, eta latinoen itsaso honek ez gaitzake beldurtu.

Marea eta haizearen kontra, Katalunyaraino segitu behar dugu.

Orreagara heltzeko, han Santxo Azkarraren hilkutxa askatzeko, biderik zuzenena da.

INFANTEA: Kapitain, entzun duzu! Aurrera, Santxo Azkarra, aska Nafarroa! Latindar galerna honetako erromar birribilketa desager dadila!.

(Haizea, uhaina, etab).